2018(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena
Durangoko azoka: plan paregabea
Durangoko azoka liburuak, jokoak eta diskoak erosteko baino askoz gehiago da, kulturzaleen topaleku ere bada. Adin guztietako publikoarentzat eskaintza zabala izaten da urtero: musika kontzertuak, idazleen hitzaldiak, edota haurrentzako ekitaldiak, esaterako. Ekitaldi horietarako, gainera, espazio propioa dute txikienek, Saguganbara izeneko aretoa eta zabalik dago abenduaren 5etik 9ra, azoka egiten den bitartean. Haur eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Saguganbara.
Aretoak literaturzaletasunean eta, zehazkiago, irakurzaletasunean eragin nahi du. Bertan, urtean zehar haurrendako plazaratu diren sormen lanak ezagutzera ematen dira. Bi espazio ditu: txikian sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira; eta handian urtean argitaratutako liburu, disko eta sormen lanen aurkezpen-saioak egiten dira.
Hementxe saguganbara aretoan eskainiko duten egitaraua, egunez egun.
Azken egunean, gainera, goizeko 11:00etan hasita, ipuin maratoia egongo da, hainbat ipuin kontalariren eskutik. Ekimen honen bidez ahozkotasunari garrantzi berezia eman nahi zaio.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina