2018(e)ko martxoaren 21(a), asteazkena

Ene Kantak

Ene Kantak -ek dantzagarriak, berriak eta haurrentzako egokiak diren abestiak sortzen ditu. Batzuetan ere, zeuden kantak berritzen eta moldatzen ditu. Abesti bakoitzeko bideo bat du bere koreografia errazarekin, txikiek dantzatu ahal izateko. Gainera, lortutako etekinaren zati bat, euskara sustatzeko lan egiten dutenei bideratzen die laguntzeko; adibidez, Sortzen Ikasbatuaz, Euskalerria Irratia, Mailope edota Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Mezu hau plazaratu dute: "Astonauta helmugara heldu da. Milaka eta milaka lagun izan ditugu gurean eta hainbat herri eta hirietan irriak eta dantzak banatu ditugu. Baina bukatu da. Astonautak etxera bueltatu behar du. Mila esker Astonautarekin dantzatu eta barre egitera etorri zareten guztiei. Gu bezain ongi pasatu izana espero dugu. Zuei esker ikuskizun bakoitzean pixka bat gehiago ikasten dugu.Azaroan lagun berri bat eta sorpresa andana erakutsiko dizkizuegu".

Iruñerrian Astonauta ikusteko azken aukera: maiatzaren 13an Barañaingo auditorioan. Erosi sarrerak agortu baino lehen!

Ene Kantak compone canciones infantiles en euskera, frescas, pegadizas y bailables. En ocasiones también versionan y actualizan canciones tradicionales. Y siempre preparan coreografías para todas estas canciones, fáciles de imitar por los txikis, con las que realizan un video por cada una de ellas. Además, parte de los beneficios que consiguen con todo este trabajo, lo utilizan para ayudar a colectivos a favor del euskera, tales como Sortzen Ikasbatuaz, Nafarroako Bertsozale Elkartea, Euskalerria Irratia y Mailope.

Han publicado este mensaje: "Astonauta está llegando a su meta. Hemos recibido el cariño de miles de vosotros mientras repartimos bailes y sonrisas por cada rincón de Euskal Herria. Astonauta tiene que regresar a casa. Mila esker a todos los que habéis venido a bailar y reír con Astonauta. Esperamos que lo hayáis pasado tan bien como nosotros. Cada espectáculo aprendemos un poco más gracias a vosotros. En noviembre os presentaremos un nuevo amigo y montones de sorpresas".

Última oportunidad para ver Astonauta en la Comarca de Pamplona: el 13 de mayo en el Auditorio de Barañain. ¡Compra las entradas antes de que se agoten!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina