2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

Eman izena Euskaraldian!

Euskaraldian izena emateko epea irekita dago, eta egonen da urri osoan. Interneten egin dezakezu, edo, ostiral honetatik aurrera, Mendillorriko Civivoxeko harreran eskura dezakezun orrian. Paperean edo interneten eginik, Civivoxen bertan jaso dezakezu zure txapa.

Belarriprestak eta ahobiziak prestatzeko boluntarioak badira, eta horiek prestatzeko saio bat eginen da urriaren 6an Burlatan. Eman izena hemen: https://labur.eus/6bGOg.

Mailu bat dugu buruan, Ion Celestinok Iruñeko Euskaraldirako prestatutako kanta aparta da, letra are apartagoa duena.

Mendillorriko Euskaraldirako kanta bat prestatu nahi duzu? Edo mural bat prestatu? Edo ekintza berezi bat antolatu? Buruan ideiaren bat baldin badarabilkizu, zatoz hurrengo bilerara, urriaren 8ko 19:00etan, Antzaran.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina