Atzotik aurrera, norbanakoek izena eman ahal dute Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko: http://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean edo herriz herri jarriko dituzten postuetan.
Izen-ematearen irekieraz gain, Euskaraldiko kantua aurkeztu dute ekitaldian. Abestiaren egileak dira Las Tea Party, La Basu, Ines Osinaga eta Maddalen Arzallus.
Bestetik, gaupasa eginda ala espres horretarako ernaturik, gogoratu bihar 12:00etan zita dugula Sanfermin txikiko Auzogunean! Iruñeko hamaikakoa aurkeztuko dute! Baita Mendigoitiko aita den Ion Celestinok atondutako kanta ederra ere.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina