2018(e)ko irailaren 15(a), larunbata

Mendillorriko Euskaraldia

Atzo, ostegunarekin, Euskaraldia aurkeztu zen Mendillorrin,  Hamaikakoaren argazkia egin zen, eta hausnarketa sakondu zen egitasmo horren barnean auzoan zer egin erabakitzeko.

Aurrekariak badaude herri batzuetan. Lizarran, besteak beste. Hango kanpainaren bideoa uzten dizuegu, argigarri delakoan.

Orain Euskal Herri osoan hedatuko dira belarriprest eta ahobiziak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Helburua ez da egun horietara mugatzen, noski, eta eguneroko hizkuntza praktikak aldatu eta tokian tokiko euskaldunen sarea aktibatu nahi da.

Herri edo auzo bakoitzak erabaki behar du zer egin egun horietan, baita aurreko asteetan ere. Atzo ideia batzuk plazaratu ziren: ekintza sorta egitea eremu handi itxi batean, auzokideak animatzea Euskaraldian izena ematera...

Izen emate hori irailaren 20an hasiko da, eta horregatik Iruñeko aurkezpena egun horretan eginen da, Zentralen. Mendillorriko talde eragilea 24an bilduko da, 7etan, Antzaran. Parte hartu nahi baduzue, edo ideiak konpartitu, mezu elektronikoa bidali jon-a@aek.eus helbidera.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina