2018(e)ko irailaren 29(a), larunbata

Iruñeko programazioa

Gure hirian haurrentzako eskaintza oparoa da, gaztelaniaz zein euskarazkoa. "Euskarazko jarduerak" atalean agenda batzuek dituzu eskuragarri. Honako honetan Iruñeko 3 zentro handitako programazioa nabarmendu nahi ditugu. En nuestra ciudad la oferta para público infantil es amplia. En la sección "Euskarazko jarduerak" podéis consultar varias agendas de actividades. Ahora queremos resaltar la programación de cuatro grandes centros de Pamplona:

- Baluarte: "Baluarte txiki" programazio espezifikoa. Programación específica "Baluarte txiki".
- Gayarre: "En familia" markarekin bereizten ditu familia osorako ikuskizunak. Con la marca "En familia" distingue los espectáculos de corte familiar.
- Planetario de Pamplona: ekintza gehienak haurrentzat edo familia osoarentzat dira. La gran mayoría de actividades son para público infantil o familiar.
- Civican: Civican Familia atala. Sección Civican Familia.


2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

Jasangarritasun Eskola

Iruñeko Udaleko Jasangarritasun Eskolak udazkeneko programazio mamitsua prestatu du.
La Escuela de Sostenabilidad del Ayuntamiento de Pamplona ha preparado una completa programación de otoño.

Berrikuntza proiektuak 2017-2018

Irekita dago Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXII. Jardunaldietan izena emateko epea. Hemen duzu informazioa eta formularioa.

Esta abierto el plazo de inscripción en las XXII. Jornadas del Consejo Escolar de Navarra. Aquí tenéis la información y el formulario.


Civivoxetako ikastaroak

Oraindik plaza libre daude ikastaro batzuetan. Hemen kontsulta ditzakezu. Todavía quedan plazas libres en algunos cursos del Civivox. Aquí podéis consultarlos.


Urriko menua

2018(e)ko irailaren 27(a), osteguna

Larunblai

Bihar azken eguna da Larunblai programan izena emateko. Larunblairen helburua da euskaraz ikasten duten haurren harremanak eskolatik kanpo ere euskaraz izatea, ekintza jostagarriak egiten dituzten bitartean. Mañana es el último día para apuntarse en Larunblai. El objetivo de Larunblai es formentar el uso del euskera entre las chavalas y chavales que estudian en euskera también fuera del ámbito escolar, mientras se divierten haciendo todo tipo de actividades de tiempo libre.

Haitzaberri

Bideberri aurtengo ikasturtean Haitzaberri proiektuarekin jarraituko du. Aktibitate alternatiboen eskasia ikustean jaiotzen da, 5. eta 6. mailetako ikasleriarentzat. Proiektu honekin kreatibitatea eta dibertsioa garatu nahi dute jokuen bidez. Urriaren 19an, ostirala, hasiko da, 17:15ean. Saioak ostiralero izango dira, jaiegunetan ezik. Haitzaberri es un proyecto de la asociación infanto-juvenil BideBerri. Este proyecto nace al ver la falta de actividades alternativas (gymkhanas, excursiones, talleres…) para el alumnado de 5º y 6º de primaria. Con este proyecto se quiere fomentar la creatividad y diversión a base de juegos y actividades.

Garaikide

Martxan dago Garaikide, arte garaikideko euskarazko adierazpen artistikoko proiektua. Mendillorri Civivoxen emanen dituzten ikuskizunen bideoak uzten dizkizuegu.

Ya está en marcha Garaikide, proyecto de expresión artística en euskera de arte contemporáneo. Os dejamos los vídeos de los espectáculos que se ofrecerán en Civivox Mendillorri.

Teaser ESKU HARRIAK Oteizaren (h)aria kalea from MugMus Kultur Laborategia on Vimeo.

2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

Eman izena Euskaraldian!

Euskaraldian izena emateko epea irekita dago, eta egonen da urri osoan. Interneten egin dezakezu, edo, ostiral honetatik aurrera, Mendillorriko Civivoxeko harreran eskura dezakezun orrian. Paperean edo interneten eginik, Civivoxen bertan jaso dezakezu zure txapa.

Belarriprestak eta ahobiziak prestatzeko boluntarioak badira, eta horiek prestatzeko saio bat eginen da urriaren 6an Burlatan. Eman izena hemen: https://labur.eus/6bGOg.

Mailu bat dugu buruan, Ion Celestinok Iruñeko Euskaraldirako prestatutako kanta aparta da, letra are apartagoa duena.

Mendillorriko Euskaraldirako kanta bat prestatu nahi duzu? Edo mural bat prestatu? Edo ekintza berezi bat antolatu? Buruan ideiaren bat baldin badarabilkizu, zatoz hurrengo bilerara, urriaren 8ko 19:00etan, Antzaran.


Mintzalaguna Mendigoitin

Iaz egin izan zen bezala, aurten ere mintzapraktika talde bat sortzekotan gabiltza. Guraso orori zuzendutako ekimena da hau, eta helbururik garrantzitsuena da talde bat sortzea gurasoak mintza daitezen. Parte hartu ahal izateko inportanteena ez da ezagutza maila, baizik eta gogoa izatea, mingaina astintzekoa, euskaraz mintzatzekoa eta gure seme-alabekin euskaraz komunikatzekoa.

Taldea, ostiralero 15:00etatik 16:15era arituko da, eskolako familien gelan. Lehenengo saioa urriaren 5ean izanen da. Parte hartu nahi duena ager daiteke egun horretan zuzenean, edo mezu bat bidali cpmendi4-gurasoelkartea@educacion.navarra.es helbide elektronikora.

Informazio gehiago nahi baduzue, berdin jokatu: agertu 5ean familien gelan, edo mezu elektronikoa bidali.

Euskara bultza dezagun!! Anima zaitez!!


• ¿Sabes poco euskera y quieres practicarlo? / Uste al duzu euskara gutxi dakizula baina praktikatu nahi duzu?

• ¿No encuentras personas o sitios para hablar euskara en el barrio? / Auzoan euskaraz hitz egiteko lagunak edo guneak topatzeko zaila?

• ¿Tienes ganas de hablar euskara pero crees que no sabes lo suficiente? / Euskaraz hitz egiteko gogoak bai baina uste duzu ez dakizula nahikorik?

• ¿Sabes hablar euskara y quieres practicarlo o ayudar a personas que quieren hablarlo? / Euskaraz hitz egiten dakizu eta praktikatu nahi edota hitz egin nahi dutenei lagundu nahi al diezu?

• ¿Quieres empezar a hablar con tus hijos o hijas en euskara? / Seme-alabekin euskaraz hitz egiten hasi nahi al duzu?

Mintzalaguna Mendigoitin es un espacio para que los padres y madres practiquen euskara en el Colegio Público Mendigoiti.

Nos reuniremos una vez a la semana, los viernes de 15:00 a 16:15h en el aula para familias del colegio.

Anímate y apúntate en la dirección cpmendi4-gurasoelkartea@educacion.navarra.es, o ve directamente a la primera reunión el viernes 5 de octubre.

2018(e)ko irailaren 25(a), asteartea

Pilota eskola

Esku pilota, pala edo xare praktikatzeko udal eskolak martxan daude. Bihar eta etzi, arratsaldean, trinketen eman dezakezue izena.

Están en marcha las escuelas municipales para practicar pelota a mano, paleta o share. Manaña y pasado mañana por la tarde, en el trinquete, tenéis la opción de inscribiros.


2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

Hartu kontrola, aukeratu rola

Euskal Herri osotik etorritako herritarrak bildu ziren atzo Iruñeko Zentral antzokian, ahobizi edo belarriprest roletan izena emateko prest.

Atzotik aurrera, norbanakoek izena eman ahal dute Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko: http://izenematea.euskaraldia.eus/ webgunean edo herriz herri jarriko dituzten postuetan.

Izen-ematearen irekieraz gain, Euskaraldiko kantua aurkeztu dute ekitaldian. Abestiaren egileak dira Las Tea Party, La Basu, Ines Osinaga eta Maddalen Arzallus.


Bestetik, gaupasa eginda ala espres horretarako ernaturik, gogoratu bihar 12:00etan zita dugula Sanfermin txikiko Auzogunean! Iruñeko hamaikakoa aurkeztuko dute! Baita Mendigoitiko aita den Ion Celestinok atondutako kanta ederra ere.


Eta ez ahaztu astelehenean, 19:00etan, Antzaran dugula hitzordua Mendillorriko Euskaraldia diseinatzeko. Hamaika izan behar dugu Euskaraldiko hamaika egun bereziak prestatzeko. Badugu ekitaldia hamaika egun horietako lehenbizikorako: azaroaren 23an, Mendillorrin kantuz ateraldi berezia eginen du giroa berotzeko bere aho biziekin. Belarria prest?



2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

Euskaraldia badator!

Irailaren 20an, osteguna, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko norbanakoen izen-emate irekiera eginen dugu. Ekitaldi koloretsuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, Zentral antzokian, 18:30etan. Esteka honetan izena eman: https://labur.eus/oYzGj

Bestetik, irailaren 24an, astelehena, 19:00etan, batzarra izanen da Antzaran Mendillorriko Euskaraldia bideratzeko. Etor zaitez!


2018(e)ko irailaren 18(a), asteartea

Bideberriko ekintzak

Bideberri elkarteak gazteak eta helduak behar ditu eskola-laguntza eta batukada jarduerak aurrera eramateko. Irudietan dituzue informazioa.

La asociación Bideberri necesita jóvenes y adultos para sus actividades de apoyo escolar y batucada. En las imágenes tenéis la información.


Familien Eskola - Escuela de Familias

Familien Eskolan prestakuntza eskaintzen zaie familie, gurasotasuna hobetzeko asmoz. Martxan dago ikasturte honetako eskola, eta formulario bat bidali dizuegu bi helburu betetzeko: alde batetik, Iruñeko Udalak antolatutako Guraso Eskolan izena emateko (azken eguna: irailaren 19an), eta bestetik, inkesta bat helarazteko, jakiteko hobesten dituzuen gaiak aurten IFEan antolatuko ditugun prestakuntza ekintzetan jorratzeko.

La Escuela de Familias ofrece formación a las familias, con el objetivo de mejorar nuestra forma de ser padres y madres. Ya está en marcha la escuela de este curso, y os hemos enviado un formulario, con un doble objetivo: por un lado, preinscribirse en la Escuela de Madres y Padres que organiza el Ayuntamiento de Pamplona (últio día: 19 de septiembre), y por otro, para haceros llegar una encuesta, con la finalidad de saber qué temás queréis que se traten en las actividades formativas que organizaremos en la AFA este curso.


2018(e)ko irailaren 15(a), larunbata

Mendillorriko Euskaraldia

Atzo, ostegunarekin, Euskaraldia aurkeztu zen Mendillorrin,  Hamaikakoaren argazkia egin zen, eta hausnarketa sakondu zen egitasmo horren barnean auzoan zer egin erabakitzeko.

Aurrekariak badaude herri batzuetan. Lizarran, besteak beste. Hango kanpainaren bideoa uzten dizuegu, argigarri delakoan.

Orain Euskal Herri osoan hedatuko dira belarriprest eta ahobiziak, azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Helburua ez da egun horietara mugatzen, noski, eta eguneroko hizkuntza praktikak aldatu eta tokian tokiko euskaldunen sarea aktibatu nahi da.

Herri edo auzo bakoitzak erabaki behar du zer egin egun horietan, baita aurreko asteetan ere. Atzo ideia batzuk plazaratu ziren: ekintza sorta egitea eremu handi itxi batean, auzokideak animatzea Euskaraldian izena ematera...

Izen emate hori irailaren 20an hasiko da, eta horregatik Iruñeko aurkezpena egun horretan eginen da, Zentralen. Mendillorriko talde eragilea 24an bilduko da, 7etan, Antzaran. Parte hartu nahi baduzue, edo ideiak konpartitu, mezu elektronikoa bidali jon-a@aek.eus helbidera.


2018(e)ko irailaren 14(a), ostirala

Euskaraz bizi Mendillorrin - Vive en euskera en Mendillorri

Gure seme-alabak euskaraz bizitzeko aukera izatea nahi dugu. Horretarako, familiok ere badugu ardura. Hona ekartzen dizkizuegu auzoan euskaraz eta euskal kulturan bizitzeko paradak:
Queremos que nuestros hijos e hijas tengan la oportunidad de vivir en euskera. Para ello, las familias también tenemos nuestra responsabilidad. Os traemos opciones que hay en el barrio para relacionarnos en euskera y profundizar en la cultura vasca:

EUSKALDUNTZEA/EUSKALDUNIZARSE

Euskara sustatzeko ekintza hoberena da ikastea eta erabiltzea. Ikasteko, Mendillorrin ez dago talde egonkorrik, baina aukera asko ditugu oso hurbil. Hemen kontsulta ditzakezue. Erabiltzeko, mintzapraktika talde bat dugu eskolan, eta, jakina, ez galdu abagunerik euskaldunekin euskaraz aritzeko, bere maila edozein delarik ere. Hemen duzue talde horren informazioa, baita Euskara Batzordearena ere. Eta ez ahaztu txikiek eskolaz kanpo ere euskaraz bizi behar dutela, ahal den neurrian. Web honetan informazio, baliabide eta agenda zabala duzue.
Para promocionar el euskera, lo mejor es aprenderlo y usarlo. Para aprender, en Mendillorri no tenemos grupos estables, pero tenemos muchas alternativas muy cerca. Aquí podéis consultarlas. Para practicarlo, hay un grupo de conservación en la escuela, y, por supuesto, no dejéis desaprovechar ninguna oportunidad para hablar en euskera con los euskaldunes, sea cual sea su nivel. Aquí tenéis información de ese grupo de la Comisión de Euskera. Y no olvidéis que los y las peques fuera del colegio también tienen que vivir en euskera, en la medida de lo posible. En esta web tenéis una amplia información, recursos varios y una agenda.

EUSKAL KULTURAN PARTE-HARTZEA/PARTICIPAR EN LA CULTURA VASCA

Mendillorrin, ez galdu euskaraz egiten diren jarduerak (Antzara, Civivox, Ezpondapea...), bai helduentzat bai haurrentzat. Liburutegi publikoan liburu, dvd eta bestelako baliabide franko dituzue euskaraz zuentzat eta zuen seme-alabentzat. Euskal kulturan tradizio handiko jarduerak ere baditugu auzoan:
No te pierdas las actividades que se desarrollan en euskera en Mendillorri (Antzara, Civivox, Ezpondapea...), tanto para niños y niñas como para adultos. En la biblioteca pública tienes un montón de libros, dvd's y otro tipo de recursos en euskera para ti y tus hijos e hijas. El barrio también cuenta con actividades que tienen una gran tradición en la cultura vasca:

- Euskal Pilota: neska-mutilek aukera dute trinketean eskuz jokatzeko, eta neskek palaz ere bai (Miguel Angel Sanz Yabar: masanzya@hotmail.com).
Pelota vasca: los y las peques pueden practicar pelota a mano en el trinquete, y las chicas, además, pala (Miguel Angel Sanz Yabar: masanzya@hotmail.com).
- Euskal Dantzak: 7 urtetik gorako haurrek dantzak ikas ditzakete Eluntze Dantza Taldearekin  (eluntze@gmail.com), Antzaran. 4 urtetik 6 urtera bitarte, Mendigoitin ikas dezakete estraeskolarretan. Helduok ere badugu aukera, Institutuan astelehenero talde bat biltzen baita (apymabategin@gmail.com).
Danzas vascas: los mayores de 7 años pueden bailar danzas con Eluntze (eluntze@gmail.com) en Antzara. Los de 4, 5 y 6 años, pueden apuntarse en la extraescolar de Mendigoiti. Los adultos también podemos bailar danzas, los lunes en el Instituto (apymabategin@gmail.com).
- Euskal Musika: Mendigoitin txistu ikas dezakete estraeskolarretan. Helduok Zarata Taldea (kartxela@hotmail.com) txistulari taldea dugu, baita Mendillorrin Kantuz taldea ere (mendillorrin.kantuz@yahoo.es).
Música tradicional vasca: txistu se oferta en las extraescolares de Mendigoiti. Para los mayores, tenemos el grupo de txistularis Zarata (kartxela@hotmail.com) y el grupo de canto Mendillorrin Kantuz (mendillorrin.kantuz@yahoo.es).




2018(e)ko irailaren 11(a), asteartea

Euskaraldia

Hamaika aldiz entzundako hitza da Azken hilabeteotan. Edo ez. Dena dela, ostegunean, 7etatik aurrera, Elorri eskolako areto nagusira joan behar duzu, Euskaraldia eta Mendillorriko Hamaikakoa aurkeztuko baitira. Amets Aranguren (Iruñeko koordinatzailea) eta batez ere Mendillorriko euskaldun eta euskaltzale gehienok elkartuko gara, auzoan, euskara aktibatzeko, zer egin dezakegun eztabaidatu eta adosteko. Ahotik belarrira bizi kontatu lagunei, denok prest, euskaraz hamaika aldiz!

Es una palabra que has escuchado miles de veces últimamente. O no. De todos modos, este jueves a las 7 tienes que ir al salón del colegio Elorri, porque allí se presenta Euskaraldia y el Once de Mendillorri. Amets Aranguren (coordinador en Pamplona) y sobre todo la mayoría de vascohablantes y vascófil@s de Mendillorri nos reuniremos para discutir y consensuar qué hacer en el barrio para activar el euskera. Cuéntaselo al oído a tus amig@s, pero con fuerza, ¡tod@s preparad@s para hablar en euskera sin parar!


2018(e)ko irailaren 10(a), astelehena

Estraeskolarretan inskribatzeko epea irekita, eta aurkezpen saioak - Abierto el plazo de inscripción en las extraescolares, y sesiones de presentación

Mendigoiti IFEtik agiri bat (ESTRAESKOLARREN KATALOGOA) helarazi diegu bazkideei informazio zehatzagoa izateko eskolaz kanpoko ekintzei buruz. Agiri horretan, Pilates-Yoga jardueran (gurasoentzat), ordutegi bat falta da: asteartean eta ostiralean, 9:30etik 11etara, Civivoxen.
Izena emateko epea gaur hasi eta larunbatean bukatuko da, eta formulario honen bidez egin behar da: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeW6nRvFlHdpwLrOv1UUtbiyq6yIap9d-6kIJ7xWn5iDrydpg/viewform?usp=sf_link
Bihar eta etzi (asteartean eta asteazkenean), 17:00etatik 19:00etara, ikastetxeko erabilera anitzeko gelan, estraeskolar batzuk zuzenean aurkeztuko dira. Ekintza bakoitzaren irakasleek azalpenak eman dituzte 15 edo 20 minutuz, eta zuen zalantzak argituko dituzte. Joatea errazago izateko, haurtzaindegi zerbitzua antolatu dugu. Erabili nahi baduzue, mesedez GAUR eman behar duzue izena, esteka honetan: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdZkL6TwsyhzAlPa4BFZVV8YycTZL7zIHyYwaxUjKEC7CnOZg/viewform?usp=sf_link
Aurkezpenen egutegia (aldaketa batzuk izan dira emaila bidali ondoren):
Irailaren 11n, asteartearekin: ROBOTIKA: 17:00, IDAZKETA DIGITALA + INFORMATIKA: 17:20, POP KORUA INGELESEZ: 17:40, MUGIMENDU SORTZAILEA: 18:00, TXISTU: 18:20, DINDAIA: 18:40
Irailaren 12an, asteazkenarekin: INGELESA: 17:00,  EUSKALDANTZAK: 17:20, EMOZIO HEZKUNTZA: 17:40.

Desde la AFA  de Mendigoiti hemos mandado a los socios un documento (CATÁLOGO DE EXTRAESCOLARES) más extenso sobre las actividades extraescolares para poder conocer en profundidad en qué consisten. En el documento, falta un horario en la actividad Yoga-Pilates (para padres y madres): martes y viernes, de 9.30 a 11, en el Civivxo

El plazo de inscripción comienza hoy día 10 y finaliza este sábado, día 15. Para ello, hay que rellenar este formulario: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeW6nRvFlHdpwLrOv1UUtbiyq6yIap9d-6kIJ7xWn5iDrydpg/viewform?usp=sf_link

Mañana martes 11 y el miércoles 12 de 17:00 a 19:00, en la sala Multiusos de la escuela, habrá presentaciones en directo. Los profesores de algunas de las actividades explicarán en 15 o 20 minutos de qué tratan y resolverán dudas. Habrá servicio de guardería, cuyo uso hay que confirmar HOY en este enlace: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdZkL6TwsyhzAlPa4BFZVV8YycTZL7zIHyYwaxUjKEC7CnOZg/viewform?usp=sf_link

Calendario de presentaciones (ha habido algunos cambios después de enviar el email):

11 de septiembre, martes: ROBOTICA: 17:00, ESCRITURA DIGITAL + INFORMÁTICA: 17:20, CORO POP EN INGLÉS: 17:40, MOVIMIENTO CREATIVO: 18:00, TXISTU: 18:20, DINDAIA: 18:40
12 de septiembre, miércoles: INGLÉS: 17:00, DANZAS VASCAS: 17:20, EDUCACIÓN EMOCIONAL: 17:40.

2018(e)ko irailaren 7(a), ostirala

Eskolaz kanpoko ekintzak - Actividades extraescolares

Behean ikus ditzakezue ikasturte honetako eskaintza IFEak antolatzen dituen eskolaz kanpoko jardueretarako. Astelehenean informazio zehatzagoa bidaliko dizuegu ekintza bakoitzari buruz, eta asteartean eta asteazkenean, 5etatik 7.30era, eskolara etorriko zaizkigu enpresak jarduerak aurkeztera (astelehenan zehaztuko ditugu bakoitzaren orduak, eta haurtzaindegi zerbitzua erabili ahalko duzue, betiere izena emanda: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdZkL6TwsyhzAlPa4BFZVV8YycTZL7zIHyYwaxUjKEC7CnOZg/viewform?usp=sf_link).

Izena emateko epea astelehenean hasi eta larunbatean amaituko da. Astelehenean esteka bidaliko dizuegu online inskribatzeko. Gaur bazkideei bidalitako mezuari atxiki diogun orria ere erabil ditzakezue (bete eta gure emailera igorri) baina nahiago dugu online formularioa erabiltzea.

Bestetik, gaur zuzendaritzak mezu bat bidali du eskolak antolatzen dituen eskolaz kanpoko doako jardueretan izena emateko.

Abajo podéis ver la oferta de este curso para las actividades extraescolares que organiza la AFA. El lunes os mandaremos información mas detallada sobre cada una de ellas, y el martes y miércoles, de 5 a 7.30, las empresas se acercarán a la escuela a presentárnoslas (el lunes concretaremos la hora de cada una; podréis usar el servicio de guardería, siempre que os inscribáis: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdZkL6TwsyhzAlPa4BFZVV8YycTZL7zIHyYwaxUjKEC7CnOZg/viewform?usp=sf_link).

El plazo de inscripción comenzará el lunes y finalizará el sábado. El lunes os mandaremos el enlace para la inscripción online. En el mensaje que hemos enviado hoy a l@s soci@s hay una hoja de inscripción adjunta, también podéis rellenarla y enviárnosla por correo, pero preferimos que uséis el formulario online.

Por otro lado, hoy dirección ha enviado un correo para inscribirse en las actividades extraescolares gratuitas que organiza el centro.





2018(e)ko irailaren 5(a), asteazkena

Jantokiko ordutegia eta menua irailean - Horario y menú de comedor en septiembre

3 urtekoek lehenbiziko egunetan ez dute jantokia erabiltzen, baina jantokiko zaintzaileak ezagutzeko, irailaren 24tik aurrera monitoreak haien geletatik pasatuko dira 15 minutuz elkar ezagutzeko. Jantokia erabiltzen hasten direnean, jasotzeko ordutegia hauxe izanen da: astelehenetik ostegunera, 2:30ean ikastolan siestarik egiten ez dutenentzat, 3:30ean siesta eskolan egiten dutenentzat eta 4:15ean siesta luzatzen dutenentzat. Ostiralean bi ordutegi daude: 2:30ean siestarik gabe, eta 4-4:15ean siestarekin.

Bestelako adinekoek, eskari nahikoa denez, irailean jantokiko ordutegia 4:15era arte luzatzen da. Beraz, jantokian erabiltzen dutenak jasotzeko ordutegia 3etatik 4:15era izanen da. Bidenabar, behean duzue iraileko menua.

Los y las peques de 3 años los primeros días no usan el comedor, pero para que vayan conociendo a las cuidadoras que estarán con ellos y ellas, desde el 24 de septiembre las monitoras pasarán un cuarto de hora por las aulas para irse conociendo. Para los y las que se vayan incorporando al comedor, de lunes a jueves el horario de recogida será a las 2:30 para los que no echan siesta en el colegio, 3:30 para los que sí la echan, y 4.15 para los que la alarguen. Los viernes hay dos horarios: 2:30 sin siesta y de 4 a 4:15 con siesta.

Respecto al resto de edades, como hay demanda suficiente, el horario del servicio de comedor se amplía en septiembre hasta las 4:15. Así, el horario de recogida para los alumnos y alumnas que comen en el colegio será de 3 a 4:15. Aprovechamos para adjuntaros el menú de este mes.

Eguesibarreko Euskarararen Astea eta helduak euskalduntzeko diru-laguntzak - Semana del Euskera y becas para la euskaldunización de adultos en el Valle de Egüés

Eguesibarrean hurrengo astea Euskararen Astea izanen da, euskaraz gozatzeko jarduerez josita. Gainera, helduak euskalduntzeko diru-laguntzak eskatzen ahal dira hilabete honetan.

En el Valle de Egüés la próxima semana es la Semana del Euskera, repleta de actividades para disfrutar en euskera. Además, durante este mes se pueden solicitar becas para la euskaldunización de adultos.


2018(e)ko irailaren 3(a), astelehena

Ampliación del horario de comedor en septiembre - Jantokiaren ordutegia irailean luzatzea

Inkesta bat prestatu eta whatsapparen bidez bidali dizuegu jakiteko irailean jantokiaren ordutegia komeni zaizuen. Irailaren 5ean erantzun behar da beranduenez.

Hemos preparado y enviado por whatsapp una encuesta para saber si os conviene que el horario del comedor se amplíe en septiembre. El 5 de septiembre es el último día para responder.


2018(e)ko irailaren 1(a), larunbata

Euskara ikasi! Aprende euskera

Gure seme-alabei euskaraz hitz egiteak asko laguntzen die hizkuntzaren eta edukien bereganatzean. Euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, mila aukera daude. Nafarroako Gobernuak web orri batean jaso ditu ikastoki eta diru-laguntza guztiak.
El hablar en euskera a nuestro hijos e hijas les ayuda mucho en su proceso de asimilación de la lengua y los contenidos. Hay muchas posibilidades de aprender y perfeccionar el euskera. El Gobierno de Navarra ha puesto en marcha una página web que recoge todos los centros de enseñanza y ayudas económicas.

IFEak ez du ikastararorik antolatzen, bai ordea hurbileko beste elkarte eta udal batzuek. Hemen duzue Zubiarte euskaltegiaren kanpoko ikastaroen eskaintza.
La AFA no organiza cursos de euskera, pero sí lo hacen otras asociaciones y ayuntamientos cercanos. Aquí tenéis la oferta de cursos externos del euskaltegi Zubiarte.

IFEak badu euskara praktikatzeko taldea. Iruñerrian mila aukera duzu mingaina askatzeko, kontsultatu Mintzakide proiektuaren web orrian.
La AFA sí tiene un grupo para practicar el euskera.  En la Comarca de Pamplona hay muchas posibilidades para soltar la lengua. Por ejemplo, podéis consultar la web del proyecto Mintzakide.

Sarean ere baliabide asko dituzu euskaran murgiltzeko; adibidez: AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Euskarabidea.
En la red también hay multitud de recursos para sumergirse en el euskera; aquí tienes una muestra: AEK, IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola, Euskarabidea.